• Renderrak

    RENDERRAK ETA 360ºKO ERREALITATE BIRTUALA

    Irudi fotorealistak 2D planoetatik edo krokisetatik abiatuta

2D planoetan edo krokisetan oinarrituta, argazki errealistak egiten ditugu, bai eta 360º-ko irudiak eta bideoak ere, angelu eta txoko guztiak ikusteko aukera ematen dutenak.


Zure ideiak errealitate bihurtzen ditugu


  • Arkitekto, eraikitzaile eta dekoratzaile
    Erakutsi zuen bezeroei nola geratuko den proiektua

    Autocad planoetan oinarrituta errealitate birtualeko 3D marrazkiak sortzen ditugu, obraren edozein fasetan ikusi ahal izateko. Negozioetarako, etxebizitza osoetarako, estudioetarako, saltokietarako, gela bakar baterako, eraikinetarako edo bestelako premietarako.

  • Partikularrak
    Ez hartu ezustekorik eta hautatu aukerarik onena
    aldaketak egin aurretik.

    Irudi fotorrealistak egiteak etxebizitza nola geratuko den ikusten laguntzen du. Erabakiak hartu aurretik, aukera desberdinak aztertu eta ikusteko ere oso baliagarria da.

  • Renderrak
  • Renderrak

Renderrak

Proiektu batean, espazioaren ikuspegi errealista izaten laguntzen digu. Bukaerak eta testurak sentitzea ahalbidetzen du, marrazkiaren edozein ikuspegitatik azken xehetasunetaraino zehaztasunez ikusteko aukera emanez.

360ºKO ERREALITATE BIRTUALA

Birtualki leku konkretu batean mugitzeko aukera ematen digu, zorura, sabaira eta pareten ingurura begiratuz, espazioaren barruan bageunde bezala.

ERREALITATE BIRTUALEKO BIDEOAK

Bideoak egiten ditugu proiektuaren barruan ibilaldi birtual baten bidez, xehetasun guztiak ikusi ahal izateko.